XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabrielen soziolinguistika. 1967.
Ni apaiz egin nitzenean (edo egin nindutenean, zeren eta apaiz obispoak Gurpide zenak ene kasuan egiten baitu), ene ideia nazionalist-raziztengatik Bilbao hegaleko suburbio batetara Etxebarriko San Antoniora bidali ninduen Bilbaoko Kuriak.

Hemen, haragi-haragian ezagutu nuen inmigranteen mundua, filosofia-politikoz baino gehiago humanismoz ikusten eta sentitzen nuelarik.

Handik, Bilbao hegaleko historiak izeneko zenbait artikulo bidali nituen ZERUKO ARGIAra, Gipuzkoako apaiz batek noren izena orain gogoan ezbadut ere, garai haretan Urnietan zegoena eta X. Lete zerritzat zedukanak putakeritzat hartzen zituenak (baina nik idatzi baino ez ditut egin esan nion), eta jendeak irakurri bederen hartaz egin zituenak.

Hauetariko bat Gehienak extremeñoak izan zen.

Ni bizi nintzen toki hura aparteid bat zela esaten nuen, erdaldun inmigranteentzat egina.

Baina amaitzen nuen ba dot esperantza.

Eta aundia: euskaldun bat landatu da jende onein artean. (262) ZELAIETA, A.: Gehienak extremeñuak in ZERUKO ARGIA 1967. II. 12eko 3gn. orrialdean}.